XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udal Kontzejua haiek pentsatu baino haundiagoa zen.

Atea, altuera haundikoa zen.

Bertan, aurrez-aurre, gizonkotea zegoen, gizon zabal eta lodia, geldi.

- Hemendik sartzerik ez duzue - erran zuen gizonkoteak.

- Jolasparke baten eske heldu gara - ihardetsi zioten haurrek.

- Zoazte zuen etxeetara eskolarako lanak egitera.

Etzazue inor nekarazi - marmarrean gizonkotea.

- Kontzejuko jaunekin egon nahi dugu: parkea egiten ahal digutenekin.

- Kontzejuko jaunek, ordea, ez dute zuekin egon nahi.

Beraz, alde hemendik!

Bestela, poliziari dei egingo diot!

- Honatx!

Honelakoa nahi dugu - erran zuen Carlitosek bilduta zuen paper luzea askatuz.

- Jostetan aritzeko tokia behar dugu - erran zuen Camilak pankarta zabalduz.

- Alde egiteko hortik! - erran zuen gizonak orroe bailitzan.

- Kalea guztiona da! - erran zuen Cheok.

Lurrean eseri zen.

- Erran behar duguna entzun arte (...)